Y Errekurtso eta baliabideen optimizazioa oinarrizkoa izanen da Zazgozako eskualdearen garapenean ~ LANIN-G EUSKERA

2014/09/18

Errekurtso eta baliabideen optimizazioa oinarrizkoa izanen da Zazgozako eskualdearen garapenean


PRENTSA-OHARRA 

Lanin-g lan metodoak estrategia bateratuak garatu eta bultzatzeko beharra azpimarratu du 
Zangozako eskualdeko ekonomia eta bizi kalitatearen hobekuntza bere ondare eta baliabide historiko, natural eta kulturalei loturik gertatuko da. Hau da Lanin-G lan metodoan parte hartu dutenek atera duten ondorio nagusienetako bat. Parte-hartzean oinarritzen den metologiaz baliatuta, epe luze eta ertainerako proposamen ugari bildu dituzte. Garapen ekonomikoa bultzatu, ondareari dagokion balioa eman eta gehienbat, bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetzea helburutzat duten proposamenak dira
Guztiek aho batez aipatu zuten eskualde barneko loturak hobetu eta egun dauden zerbitzuak herritar ororen eskura jartzeko neurriak beharrezkoak direla. Dagoeneko erantzuna jaso duen eskaria da, eskualde osoa bere baitan hartzen duen garraio zerbitzua lantzen ari direlako. Neurri honekin herririk txikienetan bizi eta autorik ez duten bizilagunei zonaldeko osasun-etxe handienetara edota Zangozan dagoen eskualdeko osasun-zentrora joateko modua eskainiko zaie. 
Lehentasunen artean lankidetza bultzatzeko beharra jasotzen da. Proposamenen artean, ondarearen inguruan estrategia bateratuak sortzea aipatu zuten, eskualde osoko informazioa biltzen duen liburuxka osatuaz. Indarrak bateratuta, egungo eskaintza turistikoa indartu eta zabaltzea lortuko litzateke. 
Era berean, sektore industriala eta turistikoa modernizatuko duten neurriak bultzatzea ere garrantzitsua dela diote. Ezin aipatu gabe utzi, energia berriztagarrien arloan aukera handiak dituen eskualdea dela. Horregatik, beharrezkoa litzateke energia berriztagarrien inguruko ikasgela berreskuratzea boluntarioen bidez. 
Bertan ekoiztu eta bertan kontsumitzea bultzatu nahi dute eta eskualdeko produktuek merkatuan merezi duten tokia lortzea. Horretarako, sentsibilizazio eta kontzientziazio lan bat egitea premiazkotzat jo dute ekoizle zein kontsumitzaileentzat dakartzan onurak azpimarratuz. Izan ere, ekoizleen lan baldintza duinak bermatu, lanpostuak sorrarazi, ekonomia sustatu eta bertako baliabideei merezi duten balioa emanen litzaieke. 


KONTAKTUA·      
Gabriela Orduna Allegrini
Zangozako Eskualde Garapen Eragileen Agentzia
Telefono: 639 904 401
Posta Elektronika: sanguesa@cederna.es

Deskargatuprentsa oharra